Author Archives: K2K Emocionando

ByK2K Emocionando

Aldaketa gure esku dago

changeEnpresak mugitzen diren ingurunea gero eta orokorragoa, zalantzagarriagoa eta konplexuagoa dela bistakoa da; halaber, premia bat ere bada gero eta erakunde gehiago norabide jakin batean zergatik aldatzen ari diren ulertzeko. Duela ez urte asko arte, enpresa arrakastatsuak postu, funtzio eta prozesu oso definituetan eta departamentu eran antolatutakoetan oinarritzen ziren, erabakiak hartzeko piramide eta hierarkia eran, plangintza eta kontrol-sistema solidoetan.

Enpresek makineria ezin hobea bezala funtzionatu nahi zuten, pertsona bakoitza bertan milimetrikoki sartutako pieza izanik; lider aditu batek maneiatzen zituen, “erlojugile maisu handiak”, eta horren helburua irabaztea zen, lehiaren gainetik igarotzea, lehena izatea, bakarra. Baina globalizazioak, konektibitateak, mundu mailako elkarrekiko mendekotasunak, robotizazio eta IAko aurrerapen teknologikoak, handituz doan dibertsitate kulturalak, e.a. duela soilik hamarkada gutxi batzuk genituenak baino infinituki konplexuagoak diren inguruneetan kokatu gaituzte enpresak, eta horrek aldaketa ekarri du maila askotan, maila sozialetan nahiz politikoetan edota nazioarteko harremanetan, eta, jakina, enpresen mailan ere bai.
Read More

ByK2K Emocionando

Te invitamos a conocer a Frédéric Laloux, referencia mundial en management

Recordábamos en nuestro último artículo la emoción que nos había supuesto leer el libro ‘Reinventando las Organizaciones‘, de Frederic Laloux y descubrir algo que suponíamos, pero de lo que no teníamos muchas evidencias: que hay decenas y decenas de organizaciones por el mundo que estamos evolucionando en la misma dirección, que nos estamos transformando hacia la autogestión y la eliminación de la jerarquía, hacia la consecución de un propósito profundo y común, más allá del mero beneficio, y hacia la consideración de la persona en la organización en toda su plenitud, no solo como simple mano de obra que supone coste.

Ahora, ¡tenemos una gran noticia que compartir contigo! El 13 de noviembre recibiremos la visita de Frédéric Laloux, probablemente uno de los autores más reconocidos a nivel mundial en el ámbito del management. AFORO COMPLETO. CERRADA INSCRIPCIÓN.

Laloux reside en Estados Unidos y no resulta fácil contar con su presencia en Europa. Después de más de 15 meses tras su última visita, regresa a tierras europeas para hacer una breve gira con una parada en Euskadi -la única que hará en el Estado-, en la que dedicará buena parte del tiempo a conocer el nuevo estilo de relaciones organizacionales desarrollado por K2K Emocionando y ner group, la asociación formada por casi 30 organizaciones unidas por el Nuevo Estilo de Relaciones (ner).
Read More

ByK2K Emocionando

Topaketa Corporate Rebels-ekin

Corporate-Rebels-incl-logo

Behin esan genizuen Frederic Laloux-en ‘Reinventando las Organizaciones‘ liburua irakurtzeak eta pentsatzen genuena baina horren inguruko ebidentzia handirik ez genuena aurkitzeak emozioa eragin zigula; alegia, munduan zehar dozenaka eta dozenaka erakunde daudela, norabide berean bilakaera egiten ari garenak, autokudeaketa aldera aldatzen eta hierarkia ezabatzen ari garela, helburu bera eta guztiona lortzeko bidea egiten, onura soila bilatzetik haratago, eta pertsona erakundean oso-osorik kontuan izaten, eta ez kostua duen eskulan bakarra gisa hartzen.

Azken hilabete hauetan, aukera izan dugu mugimendu zabal eta askotarikoa bezala ulertzen den antolakuntza-kultura berri horretan kokatzen diren pertsona eta erakunde ezberdinekin harremanetan jartzeko. Erakunde horietako bat da Corporate Rebels, diziplina anitzeko taldea, Holandako Joost Minnaar eta Pim de Morree-k zuzentzen dutena; hain zuzen ere, duela hainbat urte hasi ziren munduan zehar erakunde aurreratu eta berritzaileen eredu onenak bilatzen edota enpresa hierarkiko tradizionalak erakunde bizi, gizatiar, eraginkor eta konprometitu egiten, are gehiago kontuan izanik munduko lan-indarraren %87ko kopuru harrigarria lanetik desbinkulatuta dagoela (haiek aurtengo maiatzean Forbes Aldizkarian argitaratu zuten moduan).
Read More

ByK2K Emocionando

NER erakunde batean pertsona batek (ia) egiten ez dituen 5 gauza

cinco k2k emocionando2NER erakundeetan lantalde bat zuzentzeko eginkizuna duten pertsona asko dago. Lantaldeak berak aukeratzen ditu horietako gehienak, eta hainbat urtean behin lidergoa aldatzen dute lantaldeek; horrela, denbora gutxian erakundeko pertsona asko dira eginkizun hori izan dutenak. Beraz, NER erakunde batean lidergoaz hitz egitea, praktikan, erakunde osoaren jarrerez hitz egitea da.

Horregatik, ez dugu lidergorako berariazko prestakuntzarik -nahiz eta etorkizunera begira nolabaiteko gida soil bat emateko lanean dihardugun-, baizik eta beste pertsona batzuen eredua, eta intuizioa bera, dira bakoitzaren jokaera moldatzen joaten direnak, kontuan hartuta antolakuntza-egiturak berak (auto-kudeatutako lantaldeetan, gardentasunean, konfiantzan, etorkizuneko ikuspegian, erantzunkidetasunean eta beste hainbat alderditan oinarritutakoa) jarduteko esparru oso argia ezartzen duela; ondorioz, esparru horrekin ondoen datozen esperientziekin eta jarrerekin eraikitzen da antolaketa-kultura.
Read More

ByK2K Emocionando

Etorkizuneko erakundeak eraikitzeko harremanetarako guneak

Explorar k2k emocionando
Erakundeak aldatzeko beharraz eztabaidatzen ari dira zenbait forotan, eta datorren astean horietan parte hartuko dugu. Gaur egun, premiaren lekuan aldatzeko “modua” eztabaidatzen da, oso gutxi miatutako lurraldeka bide berriak ireki behar baitira.

Hori dela-eta, XIX. mendeko sozietate geografikoetan esploratzaileek egiten zuten bezala (bidaien eta aurkikuntzen inguruko esperientziak partekatzeko biltzen zirenean), etorkizuneko erakunde berrien aurkikuntzan aitzindariak garenok ere zorionez gero eta ugariagoak diren foro eta topaketa ezberdinetan biltzen gara.

Egun gutxi barru, honako hitzordu hauetan izango gara:
Read More

ByK2K Emocionando

Zure gustuko enpresak lan egiteko eta enpresa horien 8 ohitura (eta nola jarri praktikan)

change k2k emocionandoHonako hau Corporate Rebels taldeak idatzitako artikuluaren itzulpen oso askea da. Corporate Rebels pertsona-taldearekin harreman ona dugu, eta, K2K Emocionandon egiten dugun moduan, enpresa-erakundeak aldatzen eta gizakiagoak, iraunkorragoak eta eraginkorragoak izan daitezen lan egiten dute. Artikuluan, modu erraz eta praktikoan deskribatzen dituzte munduko puntako enpresetan antzemandako 8 joera. Horietako praktika asko K2K Emocionando enpresan ondo ezagutzen ditugu; izan ere, aldatu nahi duten erakundeetan eta aldaketa-prozesu horretan gure laguntza jasotzen dutenetan ezartzen dugun Harremanen Estilo Berriaren berezko zati dira.

Artikulua blog honetan ohikoa dena baino apur bat luzeagoa da, baina, oso interesgarria denez, osorik kopiatuko dugu:

“Aste honetan The Huffington Post-erako idatzi dugun artikulu honetan, munduko lantokirik inspiratzaileenak bisitatzerakoan antzemandako 8 joera nagusi deskribatzen dira.
Read More

ByK2K Emocionando

Distira guztiak…

k2K Emocionando
… ez dira urre”, dio esaera ezagunak.

Azken asteetan, NER erakunde ezberdinei beren ateak irekitzeko eskatu diegu, barrutik kontatzeko Harremanak izateko Estilo Berria ezartzearen inguruko esperientzia. Orain, K2K Emocionandoren ateak irekitzea egokitzen da, barruan nola lan egiten dugun eta nola funtzionatzen dugun kontatzeko, esaera alderantziz jarriaz.

K2K Emocionando zazpi lagunek osatutako erakunde txikia da. Gure ezaugarri nagusia da erakunde ezberdina izan nahi izatea, egiten dugunaren eta gure izateko moduaren aldetik.
Read More

ByK2K Emocionando

Harreman Estilo Berriarekin bat datozen balioak eta praktikak nazioarte-mailako 12 enpresatan

Harreman Estilo Berria (NER) ideia, balio, praktika eta kudeaketa-tresna oso berritzaileen multzoa da. Egia da gero eta enpresa, profesionalen elkarte eta talde ezberdin gehiago direla uhin-luzera berean zenbait elementu eta praktika sustatzen eta abian jartzen ari direnak, baina egia da, baita ere, NER-ek, oro har hartuta, aldaketa sakona eta erabatekoa dakarrela, enpresa tradizionalaren ereduaren errotik sortu baita.

Hori dela-eta, askotan, NER gehiago ezagutu nahi duten pertsonek eta enpresek nazioarte-mailako antzeko adibideak edo praktikak eskatzen dizkigute, berrespena beste leku batzuetan bilatuaz.

Kontua da enpresaren eta ekonomiaren munduan Harreman Estilo Berriarekin antzeko ezaugarriak dituzten pentsamendu-korronte ugari direla. Honako hauek bezalako kontzeptuetatik gertu egon gaitezke: Ekonomia Alternatiboa eta Solidarioa, Ondasun Erkidearen Ekonomia, Ekonomia Zirkularra, Ekonomia Kolaboratiboa eta Ekonomia Irekia. Halaber, ondorengoak bezalako proposamen zehatzago eta hurbilagoetatik ere antzekotasunak baditugu: Euskalit (Kudeaketa Aurreratuaren Eredua 2015), ALE (Enpresa-eredu inklusiboa eta parte-hartzailea) edo ASLE (Epartaidetza).
Read More

ByK2K Emocionando

Esperientzia gure barnean dugu. Etor zaitez ezagutzera

Gardentasuna eta eskuzabaltasuna K2K Emocionando-tik bultzatzen ditugun “Harremanen Estilo Berriko” oinarrizko balioak dira. Printzipio horiekiko leial izanda, eta erakunde bateko esperientzia bere barnean jasota dagoela jakinda formatu berritzaile diseinatu dugu eta izen hau jarri diogu: ‘Opening K2K Emocionando & Ner Group’. ‘Esperientzia gure barnean dugu. Etor zaitez ezagutzera’.

Berritzailea dela diogu, topalekua ‘harreman-estilo berria’ ezarri duten hiru erakunderen egoitza izango delako: Gashor, Panelfisa eta Logos. Erakunde horiek Ner Group taldeko kideak dira eta ateak zabalduko dizkigute eraldatze-esperientzia barrutik nola bizi izan duten azaltzeko.
Read More

ByK2K Emocionando

Nola egokitu erakundeak enpresa-ekosistemen berrietara?

cambio organizacionesl 'ner'

Gure azken artikuluan, ‘Antolaketa-kultura berria enpresen hurrengo belaunaldirako‘, esan bezala, gure mundua gizateriaren historian aurretik sekula ikusi gabeko erritmoan eta sakontasunez aldatzen ari da; maila guztietako aldaketa sozialak, ekonomikoak, politikoak, geoestrategikoak kontaezinak eta aurresan ezinak dira etorkizunean.

Utopia sozial zentralizatzaileetan uste zuten herrialde bateko ekonomia planifika zitekeela, baita mundua ere, piramide baten gailurretik. Baina ekintza deszentralizatuaren eta sakabanatuaren egokitzeko gaitasunak, arintasunak eta malgutasunak gainditu dituzte. Enpresan ere hierarkia eta prozedurak autokudeaketarekin eta erabakitzeko askatasunarekin ordezkatzea bide adimentsuagoa eta egokiagoa dela dirudi errealitate berri hauetan mugitzeko.

‘ner’ erakundeak ez dira, per se, beste erakunde batzuek baino hobeak edo okerragoak, baina bilakaera dira, bizitzea eta garatzea egokitu zaigun ekosistema berrietara hobeto egokitzea lortzen duena, eta beraz, gainerakoek baino emaitza eta lorpen askoz hobeak dituztela erakusten dute.
Read More

EUS ES