Alicia González gure taldean sartu da

ByK2K Emocionando

Alicia González gure taldean sartu da

alicia gonzalez_k2kEmocionando

Ongietorria eman nahi diogu Alicia Gonzalezi (Sopela, 1973), gure taldean sartu berria baita erakundeen aldaketan Harremanen Estilo Berritik  gurekin lan egiteko. Arkitekturako lehen lau urteak egin ondoren, Alicia Enpresa eta Jarduera Turistikoen teknikari moduan diplomatu zen; horrez gain, nazioarteko ziurtagiria du Aditu moduan Coaching Pertsonal eta Exekutiboan, PNL, Neurozientzia eta Adimen Emozionalarekin (EFIC); Aditua Balioen, Asertibitatearen eta Komunikazio Emozionalaren Coaching-ean (UNED); eta Talde Lanean (University of Queensland). Gaur egun, Psikologiako hirugarren maila egiten ari da (UNED).

Aliciak dio pertsona ausarta, azkarra eta konprometitua dela. Sopelan jaio zen, eta Durangon bizi da, eta balioak defendatzen ditu haren bizitzaren motore eta gidari moduan. “Egunero ahalegintzen naiz nire eta nire ingurunearen hazkundea eta hobekuntza lortzen. Gauza xaloak, familiarekin eta lagunekin egotea, irakurtzea, mendira edo hondartzara joatea, musika, yoga edo leku berriak ezagutzea gustatzen zait. Familia ugari bateko zati aktiboa naiz, ezkonduta nago eta 2006an eta 2009an jaiotako bi seme ditut. Ingelesez eta euskaraz erraz hitz egiten dut, frantsesez ondo moldatzen naiz, eta, noizbait, berriro ere alemanez moldatuko naiz”.  Horiek dira Alicia Gonzalezen lehen adierazpenak.

Alicia, zein da zure ibilbide profesionala?

Nire ibilbide profesionala pertsonekiko eta pertsonen arteko harremanekin lotuta egon da beti. “Jendearekikoa” naiz, lankidetza-sareak sortzeko eta lotzeko, lidergo naturala dut horiek finkatzeko, inbolukratzeko eta haien konpromisoari ongietorria emateko, eta ausardiaren eta erantzukizunaren arteko oreka bilatzen dut, proposaturiko helburuak eta emaitzak bistatik galdu gabe berritzeko.

Turismo-sektoreko handizkako enpresetan hasi nintzen lanean (Panavisión Tours eta Touring Club Panorama- V. Ecuador) taldeentzako bidaiak antolatzen eta gidari moduan laguntzen. Guggenheim Bilbao Museoan ere ibili nintzen horrela. Handik urte batzuetara, ingeniaritzen sektore teknikora igaro nintzen (Linetek S.L); ondoren, teknologikora (Tecnalia Korporazio Teknologikoa); gero, ikerketara (CIC bioGUNE); eta, azkenik, elikadurara (EIT Food- European Union). Horietan guztietan, zuzendaritza-taldearekin lotuta egon naiz, eta saioak eta proiektu komunak antolatzeko lokarri moduan lan egin dut beste erakunde batzuekin.

Halaber, coach moduan parte hartu dut Torrelavegako (Kantabria) 100 Montaditos enpresako talde profesionala hobetzearren, bikoteei eta familiei krisi-egoerak bideratzen eta helburuak lortzen laguntzen. 2019ko urriaz geroztik, Fray Juan de Zumarraga Institutuko Gurasoen Elkarteko partaidea naiz, eta, bertan, lehen aldiz, proiektu pilotu bat garatu dugu, ikastetxeko zuzendaritzarekin eta ikasleekin elkarlanean. Balioen inguruko 15 tailer egin ditugu ingelesez, eta DBHko bigarren mailako bost taldeak hartu dute parte. Balorazioak oso positiboak izan dira, ikasleen zein arduradun akademikoen aldetik.

Nola ezagutu zenuen K2K Emocionando? Zerk eman zizun atentzioa?

K2K Emocionando Linkedln sare sozialaren bitartez ezagutu nuen, Asier Gallastegi bezalako kontaktu komunaren bidez; Gallastegi ikasketetako lagun zaharra da eta hautatu nuen bidea hartzeko ondoren inspirazio-iturria izandakoa. Argitaratzen zituzten mezuek hipnotizatzen ninduten, eta nire buruari etengabe esaten nion aurkeztu behar nuela eta nik ere egiten zuten horretan parte hartu nahi nuela esan behar niela. Atentzioa eman zidan Harremanen Estilo Berria zein erraz eta argi azaltzen zuten,  aldaketa egitera gonbidatuaz, oinak lurrean eta bihotza pertsonengan jarrita.

Nola egingo diozu aurre esperientzia profesional berri honi?

Esperientzia profesional berri honi aurre egingo diot bizikleta berri eta handiago bat oparitu berri dioten neskatoaren ilusioarekin. Lurrera hanka-puntetan heltzen da neskatxa aulkia altu dagoelako, eta badaki ordura arte inoiz igo ez dituen aldapak igo beharko dituela eta jaitsi ere egingo dituela, hasieran balaztak erabiliaz eta denborarekin ziztu bizian, aurpegian jotzen duen aire freskoaz gozatuaz.

Zein leku edo eskumen izango duzu K2K Emocionando taldeko kide gisa?

Hasieran, dakitenengandik ikasi beharko dut, burutzen ari diren prozesuetan haiekin batera lan egin eta prestakuntza jasotzen joan taldeak egokitzat jotzen duen hartan, epe ertainera beharrezko babesa eman ahal izateko. Erronka honetarako prestatuta eta oso ondo lagunduta sentitzen naiz; denbora bat beharko dut zailtasunez eta ñabardurez jabetzeko, baina, lehen esan dudan moduan, aspalditik nabil K2K Emocionandoren atzetik, eta hori dela-eta, Harremanen Estilo Berriaren balioak eta muina barneratuta ditut.

Erakundeen etorkizuna nolakoa izango dela uste duzu?

Ez diot etorkizun arrakastatsua ikusten pertsonak lehentasunezko foku moduan hartzen ez dituen erakundeari. Asko gustatzen zait Harremanen Estilo Berrian lana pertsona bakoitzaren atal iragazgaitza ez izatea eta haren proiekzio bilakatzea sormen eta produkzio aldetik, emozionalki nahiz arrazionalki.

Blog honetan parte hartuko duzu zure esperientzien berri emateko?

Jakina baietz! Pozik partekatuko ditut nire ezagutza eta esperientzia jarraitzen zaituzten/gaituen komunitate osoarekin. Nire bizitzan funtsezkoa izan da zuen liburuen, bideoen, artikuluen eta elkarrizketen bitartez ikasi dudana. Beraz, gardentasunez eta eskuzabaltasunez lagundu ahal izatea espero dut.

Ez ditugu ahaztu nahi lanpostu horretarako hautagaitzak bidali dizkiguten pertsona guztiak. K2K Emocionandotik gure eskerrik beroenak bidaltzen dizkizuegu.

About the Author

K2K Emocionando administrator

Leave a Reply

MyanmarSpain