Zure enpresak datorren hamarkadan bizirik iraungo duen jakiteko 10 galdera

Pablo Aretxabala ByPablo Aretxabala

Zure enpresak datorren hamarkadan bizirik iraungo duen jakiteko 10 galdera

k2k emocionando
Enpresa-ingurunean aldaketak erritmo bizian nola gertatzen diren esperimentatzen ari gara geu ere. Eta gero eta zailagoa da etorkizuna igartzea, horri aurre egin eta eskaintzen dizkigun aukerak aprobetxatzeko.

Etorkizuna “sumatzeko” lan horretan pixka bat laguntzeko asmoarekin, honako 10 galdera erraz hauek proposatzen dizkizugu, zenbait pista interesgarri ere emateko. Erantzun bai ala ez.

Zure erakundean:

1. Informazioa boterea da, eta, hala izanik, pertsona gutxi batzuen esku dago; horrela, gehiengoak ez du informazio gehiegi.
2. Pertsonak kontrolatu eta gainbegiratu egiten dira fitxatze, ordutegi eta antzekoen bitartez, haien lana egiten dutela ziurtatzearren.
3. Zenbait pertsonak erantzukizuna eta ahalmena du beste pertsona batzuei lanak eginarazteko, azalpenak eman beharrik gabe eta haien borondaterik gabe.
4. Akatsak ondorioak ekartzen ditu egiten duenarentzat, bereziki gauzak ezarritako prozeduretatik kanpo egiten badira.
5. Erantzukizuna pertsona bakar batzuek bakarrik dute, eta bakoitzak bere eremua izan eta besteen eremuetan ez “sartzeko” eran zatituta dago.
6. Pertsona gehienek beren lana egiteko aurrez definitutako prozedura jarraitzen dute edo goikoen aginduak betetzen dituzte.
7. Erabakiak batez ere horiek hartzeko erantzukizuna dutenek hartzen dituzte, normalean haien irizpide eta esperientziaren arabera.
8. Etorkizunerako ikuspegia pertsona bakar batzuen buruan dago edo pertsona horiek egiten eta idazten dute, eta, beharbada, ondoren, gainerakoei jakinarazten zaie.
9. Enpresaren azken helburua eta helburu nagusia da irabaziak lortzea, eta erabakiak hartzerakoan ia hori bakarrik hartzen da kontuan.
10. Jabetzak, zuzendaritzak eta lana egiten duten pertsonek interes kontrajarriak dituzte, eta batzuek lortzen dutena, ezbairik gabe, besteen kalterako izaten da.

8 “baiezko” edo gehiago erantzun badituzu, uste dut zure erakundea amildegiaren ertzean aurkitzen dela eta ziur datorren hamarkadan ezingo duela bizirik iraun. Beste lan bat aurkitzea gomendatzen dizut edo berehala aldaketak egiten hastea, zure esku egonez gero.

5 “baiezko” edo gehiago erantzun badituzu, arrisku-zonan aurkitzen zara. Egoera bidera daiteke eta, horretarako, denbora ere baduzu, baina ez zenuke biharko utzi behar. Zenbat eta azkarrago hasi gauzak aldatzen, lehenago ziurtatu ahal izango duzu zure etorkizuna.

5 “baiezko” baino gutxiago erantzun badituzu, zure erakundea etorkizunaren bidean aurkitzen da, eta ingurune berri hauetan garatzeko oinarriak ditu. Komeni da ez lokartzea eta egiteko modu hori sakontzen jarraitzea.

Ez dago esan beharrik hau jolas bat dela, eta ez duela analisi zientifikoa izateko asmorik; hala ere, hausnartzen eta inspiratzen lagun zaitzake.

About the Author

Pablo Aretxabala

Pablo Aretxabala administrator

2 Comments so far

StevenPosted on  4:06 - abu 30, 2018

Gracias Pablo por el cuestionario. Me ha dado unas ideas para incluir en el primer contacto con empresas.

Aunque no es un análisis científico, ¿El hecho de contestar “No” a todas las preguntas te dice algo? 🙂

Agur!

Pablo Aretxabala

Pablo AretxabalaPosted on  9:47 - abu 31, 2018

Gracias a ti por tu comentario.
Sin duda, una empresa que puede contestar a las 10 preguntas con un claro “NO” me parece una organización que, sin más datos, tiene unos cimientos fantásticos para desarrollarse a futuro, seguro tendrá unas personas muy conectadas al proyecto, y será capaz de evolucionar y adaptarse a los retos que le vayan surgiendo.
Vamos, una empresa muy, muy avanzada y en la que sus personas estarán encantadas de poder trabajar

Leave a Reply

MyanmarSpain