ARRAKASTA. Hitz hori idaztea edo esatea bezain erraza da egia bihurtzea. Hala erakusten du Koldo Saratxagak liburu honetan; bere kudeaketa-ereduko lerro nagusiak datoz bertan, eta horiei esker erakundeen etorkizuna ziurtatu daiteke. Ideia erabat berritzaileak ditu eta etengabeko berrikuntza da erakundearen eta bere eguneroko bizitzaren izaera. Eredu honek ez du beste ereduen edo iraganeko denboren erreferentziarik eta behin betirako bota du podiumetik organigrama piramidala, mugak jartzen zituen hierarkizazioa baitzekarren.
Erakundeko pertsona guztiak hartzen ditu kontuan eredu honek eta aniztasun hori balio bihurtzen du; gehitzeko balio, hain zuzen. Eredu hau bereziki zorrotza da sortu behar duten liderrekin, pertsonengan ilusioa eta grina sustatu beharko baitituzte, gero pertsona horien sormena bultzatzeko eta proiektua beraiena dela senti dezaten askatasunezko eremuak emateko. Eredu hau erronka harrigarri bat gainditu izanaren ondorioa da.
> CUANDO LA PROPIEDAD NO QUIERE CEDER EL PODER
> UN NUEVO ESTILO DE RELACIONES
Izenburua:
Un nuevo estilo de relaciones
Egilea:
Koldo Saratxaga
Orri-kopurua: 214
Urtea: 2007
Argitaletxea: Pearson Educación
ISBN: 9788483224229
EUSKARA
argitaratuaz
PERTSONENGAN SINESTEN DUGU
K2K emocionando
Juan de Ajuriaguerra, 6 - 1º izda. | 48009 Bilbao |
Tels.: 94 423 84 12 - 94 424 15 15 | Fax: 94 424 17 42