EUSKARA

biziaz


Koldo Saratxaga Sopuertan (Bizkaia) jaio zen 1947an; Ingeniari Teknikoa da eta bi master ditu: bata, Deustuko Unibertsitatekoa, eta bestea, Madrilgo Unibertsitate Autonomokoa. Ingeniari ikasketak amaitu zituenean Vidrierías de Llodio-Villosa enpresan hasi zuen bide profesionala eta hamalau urtez hainbat sailetako buru izan zen. Hurrengo urteetan, 1984az geroztik, lehen sektoreko sustatzaile eta gerente izan zen honako hauetan: ETORKI, S. Coop.-en, EUSKADIKO KUTXAn, krisian zeuden kooperatibetan eta UROLA, S. Coop.-en; bi urte baino zerbait gehiagoan sekulako emaitzak lortu zituen.


1991tik 2005era IRIZAR S. Coop.-eko arduraduna izan zen, Irizar Proiektuko Koordinatzaile Nagusia eta Irizar Groupeko presidentea.


Koldo Saratxagak sari hauek lortu ditu, besteak beste:

• Urteko enpresaria, Gipuzkoako Merkataritza Ganbera (1997).

• Espainiako urteko ekintzaile Saria, Ernst & Young, La Caixa eta Cinco días-ek emana (1997).

• Euskadiko enpresari onena Saria (2001).

Estatu Espainiarrean Irizarrek bakarrik du, gaur egunera arte, Europako EFQM saria, 2000. urtean lortu zuen enpresa handien alorrean eta 2004an Europako autokar onenaren saria ere lortu zuen.

2005ean Euskal Herriko “osperik oneneko kudeatzaileen” arloan buru zen, Euskadiko 2005eko Recor Txostena egiteko kontsultatu ziren iritzi liderren ustez.


Azken urteetan irakasle da: Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), Deustuko Unibertsitatean (UD), Mondragon Unibertsitatean (MU) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP). Era berean, IESEko irakasle gonbidatua ere bada.


¿Sinfonía o jazz? Koldo Saratxaga y el modelo Irizar izeneko liburuko protagonista da. Pertsonetan oinarritutako eredua, Ediciones Granica-k argitaratutakoa.”


Harreman-estilo berri bat izeneko liburuaren egile da, Elkar-ek euskaraz argitaratutakoa eta Prentice Hall-ek gaztelaniaz. Liburu horretan teoria eta hamarkadetan zehar aplikatutako praktika uztartzen dira. 2007ko azaroan aurkeztu zuten, Bilboko Euskalduna Jauregian, 600 pertsona baino gehiagoren aurrean.”


Akatsik gabeko errezetak egonez gero eta errezeta horiek nire esku izan, bizi osoa errezeta horiek doan banatzen igaroko nuke, ezerk ez baininduke zoriontsuago egingo