Egiten dugu

Gaur egun inork ez du ukatzean enpresek euskarri duten antolaketa-oinarria sakon aldatu behar dela, baina ez da erraza noiz eta nola egin erabakitzea; eta are zailagoa da babesa egiaztatutako bermearekin eskainiko duen norbait aurkitzea. Ez da erraza, halaber, lan hori, aipatutako bermeekin ez ezik, emozioz egiten dakien norbait aurkitzea: elementu ukiezina da emozioa aldaketa-prozesu orotan, eta ukiezina izan arren, dena aldatzen du.

K2K Emocionando taldean eskarmentu eta motibazio handiko taldea aurkituko duzu erabakietan, sustapenean, ezartzeko eta kudeatzeko lanetan laguntza eta babesa izan ditzazun eta hori baliagarri izango duzu erakundean aldaketa osoa eta sakona egiteko, bai eta hausnarketa estrategikoko prozesuetan, nazioartekotzeko, garapen kuantitatibo eta kualitatiboko edo enpresen bate-egiteetako prozesuetan aldaketak egiteko.

Askotariko erakundeetan aritu izan gara lanean; askotarikoak forma juridikoan (sozietate mugatuak eta anonimoak, kooperatibak, lan-sozietateak eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak) zein neurrian (mikroenpresetatik, herrialde bat baino gehiagotan ehunka langile dituzten korporazio handiak eta tarteko guztiak) eta jarduera-sektorea kontuan hartuta (industria, administrazio publikoa, hezkuntza, arkitektura, zerbitzuak eta beste asko).

Horrez gain, gure zerbitzuak erabili dituzten erakundeetako asko ‘ner group’ taldeko kide dira eta talde horren baitatik jarraitzen dugu laguntzen, aurrera egin eta urrutirago iristeko bidean urratsak eman ditzaten.

Aldatzeko garaia da eta ez dago bide hori bakarrik egin beharrik. Hitz egingo al dugu?

EUS ES