Izan

K2K Emocionando Saratxaga

K2K Emocionando  talde bat gara eta Koldo Saratxaga dugu lider. enpresa-munduan ‘harreman estilo berria’ (ner) ezartzeko lanetan aritzen gara. ‘Harreman estilo berri’ hori, funtsezko balio eta printzipioetatik abiatuta, erakunde bakoitzaren neurrira egokitzen da eta askotariko teknika eta tresnak garatzen laguntzen du. Hala, eraldatze sakonaren beharrean direla jakin arren eraldatze hori arrakastarako bermearekin nola egin ez dakiten enpresa-proiektuetan antolaketako aldaketak egiten dira.

K2K Emocionando taldean bideratzaileak eta dinamizatzaileak gara, lehen dagoen kudeaketa-eredutik erabat ezberdina izango den eredua izateko bidean antolaketaren aldaketa gidatua lortzen eskarmentu frogatua eta arrakastatsua duten pertsonak gara, ilusioz beteak. Eta kudeaketa-eredu berria ‘harremanetarako estilo berri’ batean oinarrituta egoten da. Estilo berri horretan, pertsonek sakondu egiten dituzte ezagutzak eta, hala, erakunde osoa ere hobetu egiten da. Emozioa dugu eragile, besteei emozioa, ilusioa, aldaketarako beharraren sentipena sorrarazteak mugiarazten gaitu, pertsonak aldaketa horren protagonista eta, beraz, partekatutako arrakastaren jabe bihurtzeak.

EUS ES